OTXARKAGA ESKOLA PROFESIONALA Bilboko gotzaindegiko ikastetxe bat da, eta bere jardueraren ardatza Hasierako Prestakuntza (DBH, HHE, LTZ eta Oinarrizko, Erdi Mailako eta Goi Mailako Lanbide Heziketako heziketa-zikloak) eta Enplegurako Prestakuntza dira.


OTXARKOAGA ESKOLA PROFESIONALAK hainbat erreferentzia kontuan hartuta definitu du bere kudeaketa-sistema:

  • UNE-EN-ISO 9001:2015
  • UNE-EN-ISO 14001:2015
  • UNE-EN ISO 45001:2018
  • Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Eredua


Aukera horrek bikaintasuna, ingurumenarekiko errespetua eta laneko segurtasuna eta Osasuna sustatzeko funtsezko konpromisoa adierazten du. Ildo horretan, bere jarduera guztiak etengabeko hobekuntzatik kudeatzea eta egite du helburu, bai langileen osasunerako, bai ingurumenerako.



Gure estrategiarekin bat etorriz, gure zentroak jarduteko filosofía bat hartu du, honako gidalerro hauekin identifikatzen dena:

  • Ondo egindako lana eta gure jarduerak, ematen ditugun zerbitzuak eta lan-prozesuak etengabe hobetzea.
  • Gure erakundearen barruan “bikaintaunaren, ingurumenaren eta laneko segurtasunaren eta osasunaren cultura”sustatzea.
  • Ikasleei, ikastetxeko langileei eta interés-taldeei balioa ematea, haien ahotsa entzunda eta haien zentzuzko itxaropenak asetzen saiatuta.
  • Gure kudeaketa Sistema eta gure proiektuak instituzioen misioarekin, ikuspegiarekin eta estraegiarekin lerrokatzea, Etxebizitzaren Euskal sisteman definitzen diren balioen arabera jarduten saiatuz.
  • Ingurumen alderdiekin, laneko segurtasunarekin eta kudeaketa sistemaren etengabeko hobekuntzarekin lotuta erakundeak sinatzen dituen legezko betekizun aplikagarriak eta bestelako eskakizunak betetzea.
  • Jarduteko sistematika bat ezartzea, gure eragiketekin eta jarduerekin lotutako ingurmen inpaktu esanguratsuak kontrolatzeko.
  • Lan baldintza seguruak eta osasungarriak emateko konpromisoa, ariskuak kenduta eta lanpostuei eragiten dieten arriskuak murriztuta.
  • Prozesuak kudeatzea, etengabeko hobekuntzara bidaratuta, horiek planifikatuz, garatuz, berrikusiz eta hobetuz
  • Emaitzen hobekuntza, Kudeaketa Sistemaren adierazleak eta helburuak definituz eta horien lorpen maila ebaluatuz, eta langileei interesgarriak diren alderdi guztien berri emanez.


Gidalerro horiek plan estrategikoen bidez eta urteko planetan hedatzen dira, funtsezko adierazleen helburuak formulatuz eta betez.


Kudeaketa sistemarekiko konpromisoak erakunde osoari eragiten dio. Zentroko persona guztiek onartzen dute konpromiso hori eta sisteman ezarritako baldintzan betetzeko duten erantzukizuna, bai eta etengabeko hobekuntzan eta erakunde helburuen lorpenean aktiboki parte hartzekoa ere.


Ikastetxeko Zuzendaritzak behar diren bitartekoak eta prestakuntza emango ditu jarduerak arrakastaz egiteko.


Zuzendaritzak urtero berrikusiko du politia hori, eguneratuta mantenduko da eta alderdi interesdunei jakinaraziko zaie ikastetxearen web-orriaren bidez.


Bilbao, 2020ko irailaren 29a